EUSKAL LITERATURARI BURUZKO BERRIAK, GOGOETAK, PROPOSAMENAK
Udazkeneko emaria baino apalagoa da udaberrikoa, baina euskal argitaletxeek prest dute datozen hilabeteetan kaleratuko dituzten lanen zerrenda. Ia alor guztietan igar daiteke belaunaldi ugaritakoak direla egileak, eta hori da datu esanguratsuetako bat.
Euskal Herrian hainbat irakurle talde sortu dira azkenaldian, eta Donostian ere bada halako talde jaioberri bat: Momentuz. Txantxarreka gaztetxean elkartzen dira, irakurritakoari buruz hausnartzeko. Taldearen nondik norakoak azaldu dituzte Garazi Etxaniz (Parte Zaharra, 2002) eta Nahia Arregi (Amara Berri, 2000) kideek.
Arteak 1960ko hamarkadako testuinguru politiko eta sozialean jokatutako rolaren erretratu bat egin du Beñat Sarasolak 'Coca-Cola bat zurekin' eleberrian, eta euskal literaturaren egungo nondik norakoez ere aritu da lan horren ispiluan.
Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean
Apunteak ere memoriaren parte dira, eta horietarik asko du Anjel Lertxundik. Alfabetikoki sailkatutako hitz eta esamoldeen aitzakian, glosak, ipuinak eta bestelako hausnarketak paratu ditu 'Berbelitzen hiztegia' saiakera literarioan
Euskal Herrian «behar handia» dagoela ikusita, irakurketa errazeko liburuak argitaratzen dituen txoko bat sortu zuten maiatzean: Hitz-irule. Zortzigarren liburua bidean dute.
'Zeru-lurren liburua' lanagatik saritu dute Gerediaga, eta Isabel Hergeraren irudiekin kaleratutako 'Mundua pitzatuta dago' albumagatik Cano. David de las Herasek jaso du literatur lan baten ilustrazioaren Euskadi saria, 'Campos de Castilla' lanagatik.
Epaimahaiak Agirreren umorea eta ironia, erritmo bizia eta hizkuntza maila «paregabea» goraipatu ditu, besteak beste. Lan irabazlea 2025eko apirilaren 2an aurkeztuko dute, Zarautzen, saria emateko ekitaldian.
Oro har, jendeari asko kostatzen zaio idazle batekin harreman profesionala eduki behar duela pentsatzea; alegia, jendea ez da jabetzen idazlea bere lana egiten duen pertsona bat dela, eta harengandik zerbait behar baduzu tartean transakzio ekonomiko bat egon beharko duela, beste edozein lanbidetako pertsonekin gertatzen den gisan.
Azkoitiko Geure Gelatik liburu azokak omenaldia egingo dio gaur Osorori, gazte literaturan egindako ibilbide oparoa aitortzeko, besteak beste. 'Arrakasta' saiakera liburua du lanik berriena.
Helduentzako euskal literatura ugaritu egin da nabarmen azken urteetan, baina badirudi salmentak, berrargitalpenak eta tiradak jaisten ari direla. Ibilbide luzeko lau argitaletxerengana jo du BERRIAk ertz gehiagoren bila: agerikoa da kezka.
Itxurazko normalizazio baten azpian gertatzen diren botere desorekak dira Sarrionandiaren kezka literario nagusia, idazleak aitortu duenez, eta horren froga dira argitaratu dituen azken bi liburuak ere.
Euskal Idazleen Elkarteak eta Azkue fundazioak sortu dute 'Ahots planeta'. Garazi Albizuak eta Idoia Carramiñanak gidatzen dute
Danele Sarriugarte Mochales:
Ez daki 'literatura feminista' dagoen ala ez, baina emakumeek bizi izandako egoerei hitza eman dieten emakumeen lanak irakurtzea asko eskertzen du.
Euskaraz sortutako lehen bilduma feminista da Lisipe. Susa argitaletxearen eskutik, gorpuztutako historia, ohiturak eta pentsamendu markoak zalantzan jartzea da Lisipe egitasmoaren helburua, baita patriarkalak ez diren tresna analitikoak sortzea ere.
Baina konturatuko gara belaunaldi berriak akulturizatuta daudela. Joango dira museo batera, eta ez dute ezer ulertuko.
Zientzia fikzioa eta thrillerra uztartuko dituen 'Holobiontea' soinu fikzio berria jarriko dute EITBPodkast plataforman.
Aritz Galarraga
JOYCE CAROLEN "BORTXAKETA", AMODIOZKO ISTORIO BAT Xabier Olarra
SOLASALDIAK EUSKAL LITERATURAREN KUTXA BELTZAK DIRA Harkaitz Cano
Garazi Arrula