HARREMANETARAKO, IRADOKIZUNAK EGITEKO
Maiatzak 5 (IKASBIDE Kultur Elkartean-Amara)
Maiatzak 28 ( Egiako Kultur Etxean)
Xan Idiart idazle garaztar gaztearen bigarren ipuin bilduma honetan zortzi obra biltzen ditu. Umorea, maiz beltza, irudimen mugagabea eta kultura zabala agertzen ditu, euskara arin zehatzarekin, Sharon Tate, krokodilo bat edo aleman piloto baten irudiak halako kaleidoskopo atsegin batean jarriz
Apirilak 7 (IKASBIDE Kultur Elkartean-Amara)
Apirilak 30 (Egiako Kultur Etxean) IDAZLEA BERTAN
XVII. mendean, Gaztelako koroa gudan zebilen hainbat erresuma eta herrialderekin. Alde herrialderekin. Alde batetik, bereganatutako lurraldeak koroapean mantentzeak gastu handiak eragiten zizkion. Bestalde, Ameriketan bereganatutako lurraldeak eta lur haiek ematen zuten aberastasuna profitatzeko zor handiak egin zituzten gaztelauek: ehun eta berrogeita hamar urteren bueltan, lau aldiz egin zuen porrot Gaztelako Errege Ogasunak.
Porrot egoera horretan, diruaren balioak etengabe beherantz egiten zuen, eta, beti bezala, herritar xumeek izaten zituzten galtzekoak.
Bizkaiko Artxibategi Historikoak gorde du 1674tik 1677ra bitartean luzatu ziren peskizen eta haien ondorengo epaiketaren oroimena: Bizkaiko Teniente Jeneralak Sebastian Atxa arrazolarra eta beste hain-bat herritar auziperatu zituen «sobre falsificación de moneda falsa de oro, plata y vellón de molinillo en la casa de Acha y en las cuevas del monteAmboto».
Zergatik eta zertarako ekin ote zioten herritar xume haiek dirua faltsutzeari hamabi urte luzean? Nondik ateratzen zuten txanponak faltsutzeko behar zen zilarra eta urrea? Baina beste zerbait da jakin-min eta harridura gogorrenak pizten dituena: ez du ematen faltsutzaileak aberastasunaren bitsetan bizi zirenik, errekisatu zizkieten ondasunak ez baitziren beste mundukoak.
Garai hartan, orobat, dirua faltsutzea Gaztelako koroarekiko traizioa zen, eta gogorrak izaten ziren zigorrak, Inkisizioak ezartzen zituenaren araberakoak. Adibidez: surtan erreta hiltzeko kondena.
Eleberri historiko peto-peto honetan, Mila Salterainek, bizi-bizi eta irakurlearen jakin-gosea etengabe piztuz, historiografiak askotan iristerik ezin dezakeen bihurgune eta zokoetan barneratzen da, sakon eta luze ikertu dituen gertaera harrigarri batzuen berri emateko, neurri berean kronika eta nobela den artelan honetan. https://www.alberdania.net/eu/product/sasiola/
Martxoak 3 (IKASBIDE Kultur Elkartean-Amara) IDAZLEA BERTAN
Martxoak 26 (Egiako Kultur Etxean)
Arrakasta gaitzat hartuta idatzitako saiakera, gure artean hainbat arlotan arrakasta izan duten gizon-emakumeak elkarrizketatu eta haien hitzak zein Osororen beraren gogoeta propioak bilduz osatutakoa. Hauexek dira liburuko protagonistak: Jon Garaño, Itziar Ituño, Izaro, Gorka Urbizu, Maider Egues, Harkaitz Cano, Eneko Atxa, Markel Irizar, Aizpea Goenaga, Eva Domingo, Joxemari Agirretxe “Porrotx”.
Otsailak 3 (IKASBIDE Kultur Elkartean-Amara)
Otsailak 26 (Egia- Kultur Etxean)
Xabier Monasterio: "Siux herriak pairatutako menderakuntza eta bere kultura ondarea biltzen ditu Zitkala-Sak bere idazkietan"
Zitkala-Sa XIX. mendearen amaieran jaio zen Hego Dakotan. Zortzi bat urte zituela, beste ume siux asko bezala, barnetegi eskola batera bidali zuten, non bere hizkuntzaz, kulturaz eta bizimoduaz gabetu zuten, eta haien ordez jende azal zurienak bortxaz ezarri. Ikasketak egin zituen eta eskola batean irakasle zebilenenean ohartu zen hori ez zela berak jarriatu nahi zuen bidea.
Geroztik, Zitkala-Sak hainbat kontakizun eta ipuin idatzi zuen, Siux herriak pairatutako menderakuntza salatzeko eta bere kultura ondarea ezagutarazteko. Liburu honetan Aitor Estebanek idatzitako hitzaurrea aurkituko dugu herri honen historia eta egungo egoera ulertzen lagunduko diguna.
URTARRILA.
Urtarrilak 13: IKASBIDE KULTUR ELKARTEAN, 19:00etan.
Urtarrilak 29: EGIAKO KULTUR ETXEAN, 19:00etan (IDAZLEA BERTAN IZANGO DA)
Lander Garro Pérez 2021
Xabi Ugarte Bartzelonara doa, argazkilaritza ikasteko aitzakiaz Euskal Herriko errepresio-girotik aldentzeko asmoz (edo alderantziz). Ohe baten bila hasi beharko du, lagunen eta ezagunen etxeetan; hiri handiko kale eta txokoetara moldatzen joango da, Bartzelona bertako jendea nahiz han egokitutako euskaldunak ezagutzen, zinema-eskolan izena eman eta arlo horretan lehen pausoak ematen…
Bere familiak nozituriko zapalkuntzaren motxilak bizkar gainean jarraitzen du, ordea, bai Ugarteren gogoeta eta oroitzapenetan, bai poliziaren eguneroko jardueran ere: Xabiren anaia eta arreba ihes eginda daude, edozein unetan atxilotu ditzakete, eta bere inguruan ere txakurren itzal eta usain nahasezina sumatzen du.
AZAROA- ABENDUA
Azaroak 27: EGIAKO KULTUR ETXEAN, 19:00etan.
Abenduak 2: IKASBIDE KULTUR ELKARTEAN, 19:00etan (IDAZLEA BERTAN IZANGO DA)
On asmoz abiatu eta hondamendian amiltzen diren txangoak, edo itxura negargarria izan arren amaiera gozoa hartzen duten festak. Ezer ez da dirudiena istorio hauetan: errealistak batzuk, fantastikoak bestetzuk, beti dute gorderik ustekabearen harra, bolante kolpea, magiaren printza.
Olatz Mitxelenak, Igartza Sariari esker ondutako bere lehenengo ipuin liburu honetan, esku trebea eta ahots propioa erakutsi ditu: lehenak balio dio prosa jostalari bezain zehatz batez idazteko; bigarrenak, berriz, ideia berritzaileak sujeritzeko, noiz asaldatzaile noiz adar-jotzaile, liburua itxi eta gero ere irakurlearen gogoan luzaroan iraungo dutenak. (Txalaparta)
Lan berri bat eta beste zahar-berri bat eman ditu Joan Mari Irigoienek. Haren kezka sakonenak bildu ditu ‘Sorgin-argien ehizan’ poesia-liburuan, eta gaurkotu eta dotoretu egin du 30 urtetik gora dituen ‘Babilonia’ eleberria.
URRIA-AZAROA
Urriak 30: EGIAKO KULTUR ETXEAN, 19:00etan.
Azaroak 4: IKASBIDE KULTUR ELKARTEAN, 19:00etan
Poesia-liburu berri bat dakarkigu Joan Mari Irigoienek: “Sorgin-argien ehizan”. Bidaia-kaier baten antzera, Kanariar irletako txokoen tituluak ematen dizkie poemei, baina mamiak ez du hainbesteko zerikusirik hango bazterrekin; izan ere, egileak bere sakoneko kezkak dakarzkigu olerki-itxurapean. Batetik, liburuaren lehen partean, poema sozialak dei ditzakegunak datoz: gerraren eta inperialismoaren arbuioa, injustizia guztien salaketa, handikien kontrako aldarria. Bestetik, bigarren partean, poesia espiritualagoari egiten dio bidea, eta goranahi horren isla da hirugarrengo partea ere, Leiren kokaturikoa eta argitasunezko esperientzia bat kontatzen duena.
Xabier Mendiguren Elizegi idazlea eta Jon Jaka aurkezlea
Egiako Kultur Etxeko aretoa
IRAILEAN
2024-08-25: EGIAKO KULTUR ETXEAN, 19:00etan. IDAZLEA BERTAN
2024-08-30: IKASBIDE KULTUR ELKARTEAN, 19:00etan
OSO LATZA IZAN DA
Xabier Mendiguren Elizegi 2023
Joxe Arregiri, hil ostean, Zizurkilgo hilerrian ezkutuan egin zizkioten argazkien historia berreraikitzen du nobela labur honek, han protagonista izan ziren hiru lagunen bizitzak aletzen: Joxe Arregi bera, Bixente Ameztoi pintorea eta Juan Kruz Unzurrunzaga ekintzaile eta arte-promotorea.
2024-25 IKASTURTE LITERARIOA
EKAINA
2024-06-10: IKASBIDE ELKARTEAN , 19:00etan
EKITALDI BAKARRA
"IDAZLEA BERTAN IZANGO DA"
Jon Maia Soria 2009
Bertold Brechtek dio bere gogoaren aurka, bortxaz, egoerak behartuta herria, familia, etxea utzi eta kanpora joan beharra duen hori ez dela emigrantea, desterratua baizik. Bizitzaren emariak maletaz eta istorioz lagundutako milaka pertsona eramaten ditu lur ezezagunetara. Euskal Herrira ere iritsi ziren desterratuz betetako trenak, Vascongadas deituriko eremu arrotz eta amiltsura. Hari horri jarraituz sortu du Maiak Riomundo liburua. Euskaldun askoren biografia izan zitekeena.
Olerkari maitea,
maiatzak ekarri dizkigu loreak eta eguzkia, poesia eta maitasuna, baita adiskidetasuna ere. Maiatzarekin batera, datozkigu hamaika hitzordu elkartzeko 2024ko HATSAren POESIA liburuaren karietara:
- Maiatzaren 12an Senperen, Herri Urratsen.
- Maiatzaren 16an, Oreretan, Urtzi Urkizuren liburuaren karietara...
- Maiatzaren 19an Lasarte-Orian.
- Maiatzaren 25ean Zarauzko Literaturian.
Maiatzaren ondoren dator arramaiatza (ekaina):
- Ekainaren 1ean Ziburuko liburu-azokan.
- Ekainaren 8an Senperen Hatsaren poesia-tailerra...
MAIATZA
2024-05-06: IKASBIDE ELKARTEAN , 19:00etan
2024-05-29: EGIAKO KULTUR ETXEAN, 19:00etan .
Elio Vittorini 2021
Itzultzailea Pello Lizarralde
Sizilia da Mediterraneo itsasoaren bihotza. Bertan izan dira greziarrak, erromatarrak, bandaloak, bizantziarrak edota mairuak. Sizilia dira gosea, migrazioa, biolentzia amaigabea. Antzinako doinuak, begiradak eta sumendiak. Siziliak jabe bakarra du, bertan betirako agintzen duena: Eguzkia. Ez du inork Sizilia utziko eguzki izpi bakan batzuk barne-barnean gorde gabe.
Silvestro Ferrautok, Bolonian bizi den tipografo siziliarrak, aitaren eskutitza jaso du ama beste emakume batengatik utzi duela esanez. Segituan hartu du trena Siziliara, ongi ulertu gabe zergatik, ama ikustera joateko. Italia osoa zeharkatuko du, baita irlako portu eta ibarrak ere, etxera iritsi arte. Bidaia hitzez hitz bizitzaren sustraietara etorriko da, Siziliako eguzkia atzean utzi eta gauean barneratuz joan ahala. Hau da Elio Vittoriniren maisulana, zentsura faxista saihestuz Mussoliniren Italian argitaratzea lortu zen eleberri antifaxista bakarra.
APIRILA
2024-04-15: IKASBIDE ELKARTEAN , 19:00etan
2024-04-24: EGIAKO KULTUR ETXEAN, 19:00etan . IDAZLEA BERTAN IZANGO DA.
LIBURUA:Petare -Miren Egigurenen puskak
EGILEA: Leire Ibarguren Agirre
LABURPENA:Zapata kaxa zahar bat, eta, barrenean, zuri-beltzezko argazkiak, egunkari zati horituak, DVDak, koloretako argazkiak. Bizitza oso bat kabitzen da Miren Egiguren bidaniarraren zapata kaxa horretan, eta puska horietatik abiatuta kontatu dio bere bizitza Leire Ibargureni. Horiexek baitira bere ondasun guztiak, horiexek Venezuelako hiriburutik ekarri zituen bakarrak. Berrogei urte baino gehiago Caracaseko auzorik pobreenean eman eta gero, zalantzarik gabe gehiago dira Mirenek han utzi zituenak: komunitate oso bat, eta komunitate horrekin alboz albo eta erabakimen handiz eraikitako guztia: haurtzaindegi eta ikastetxeak, ur sistema, familientzako tailerrak, elikagaien kooperatiba, okindegia… Lan horren guztiaren oinarrian, elkarlanean antolatzearen garrantzia gailentzen da arlo guztietan, kooperazioari saretzearen ardatzetik begiratuta.
Emakume kementsu eta umoretsu baten ahotsa dakarkigu liburu honek, lagun dituela Caracaseko mendixketan pilatu auzoetako bizimoldearen doinuak. Mirentxuren bizi-pusken bitartez, komunitate oso baten oihala puntada xehez emana, epika berriak janzteko aproposa. (Txalapartaren informazioa)
Ipuin garaikidea gasteiztar erara
Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdiarekin, Vitoria-Gasteizek ipuinaren generoa omendu nahi du. Horretarako, literaturari eta liburuaren munduari buruzko proposamen berezi bat prestatu dugu.
MARTXOA
2024-03-04: IKASBIDE ELKARTEAN , 19:00etan
( idazlea bertan izango da)
2024-03-27: Egiako Kultur etxean, 19:00etan
Liburua :EGUN GORRIETAN
Egilea: Elena Martinez Rubio
LABURPENA:
Gizartean mugitzen diren indar ageriko zein isilpekoagoen arteko dialektikari etengabe erreparatuz, etengabeko solasaldi horren zergatiak eta eraginak ulertu, azaldu eta barneratzea helburu saiakera liburu honek. Eta –zergatik ez?– aldatu beharrekoak aldatzen laguntzeko, gure garaietan –eta historian zehar– noiznahi eta nonahi nagusi dabiltzan zentzugabekeria, bidegabekeria, sasiargudiatzea agerian jarriz. Hogeita bost pieza dotoretan eskatzen digu Elena Martinez Rubiok mundu-ikuskera baten berri zehatza, egin dituen bidaien harira eta bere zaletasunez zipriztinduta, askotariko gaietan zehar: historia, politika, literatura, antropologia, hizkuntzak, filosofia, zientzia… Hortik sigi-sagako gogoetak , alor eta bide desberdinetan zehar egindako hausnarketak baitira, literatur saiakeraren erregistroan emanak, bai estiloz, bai gaiaren beraren trataerari dagokionez ere.
Sei egunetan zehar poesiaren inguruko ikuskizunak eta solasaldiak antolatu dituzte Euskal Herriko (Itziar Ugarte, Harkaitz Cano, Aritz Gorrotxategi eta Peio Otxoteko) zein kanpoko poetekin (Carlos Marzal, Manuel Vilas eta Mircea Cartarescu).
Hauek dira ekitaldiak, kronologikoki zerrendatuak. Ekitaldi guztiak 19:00etan hasiko dira, Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren sari banaketa izan ezik (eguerdiko 12:00etan abiatuko dena):
OTSAILA
2024-02-05: IKASBIDE ELKARTEAN , 19:00etan
2024-02-28: Egiako Kultur etxean, 19:00etan
Liburua : AMAIUR BAT URTERO
Egilea: Jon Alonso Fourcade
LABURPENA: Maitaleen desira eta ustekabeko heriotza bat dira Jon Alonsoren nobela berri hau azkartzen dutenak. Film handi bat egiten ari dira Baztanen. Amodiozko istorio gartsu bat da, orain dela 500 urte setiatua izandako Amaiurko gazteluan, Nafarroako erresuma menderatzeko gerran. Maitaleen desira eta ustekabeko heriotza bat dira Jon Alonsoren nobela berri hau azkartzen dutenak. Zinema giroaren xarma beti erakargarria gertatzen da kontakizun literarioan: fikzioaren ondoko errealitatea intrigaz pizten da, aktoreak bi bider bihurtzen dira protagonistak, arazo bitxiez konplikatzen da produkzioa.
Lan taldeko pertsonaia desberdinek egiten dute kontakizuna, bakoitzak hilketaren ingurukoak azalduz eta grabatzen ari diren filmaren bidez 500 urteko gertakariak nolakoak izanen liratekeen kontatuz. Nolabait, perspektibismoa erabiliz eraiki da eleberria.
Larunbata, urtarrilak 27, izango da egun handia. Sorgin ehizaren inguruan arituko dira Amaia Nausia, Asisko Urmeneta eta Juainas Paul, Elizondoko kultur etxean.
URTARRILA
2024-01-15: IKASBIDE ELKARTEAN , 19:00etan
2024-01-31: Egiako Kultur etxean, 19:00etan
Liburua : LATINOAMERIKAREN ZAIN URRATUAK
Egilea: Eduardo Galeano/ Itzultzailea: Iñaki Alegria Loinaz
LABURPENA: Zainak idatzi nuen besteen ideiak eta bizipen propioak hedatzeko asmoz, horiek apika apur bat lagundu dezaketelako, bere neurrian, betidanik atzetik ditugun galderak argitzen: Latinoamerika ote da irainera eta pobreziara kondenatutako munduko eskualde bat? Nork kondenatua? Jainkoaren errua, naturaren errua? Klima itogarriak, azpiko arrazak? Erlijioak, ohiturek? Zorigaiztoa ez al da izango historiaren ondorioa; gizakiek egina eta gizakiek, ondorioz, desegin dezaketena? ...
Aurkezpenaren bideoa
Apirilak 7 (IKASBIDE Kultur Elkartean-Amara)
Apirilak 30 ( Egiako Kultur Etxean)